1826ko Portugalgo Konstituzioa

1826ko Portugalgo Konstituzioa
Irudia
Argitaratze-data1826
HerrialdeaPortugal

1826ko Portugalgo monarkiak sortutako konstituzioa, Portugalen sortutako bigarrena izan zen eta Gutun Konstituzionalaren izena jarri zitzaion Petri IV.a erregeak idatzi zuelako eta ez zelako Gorteen eskutik idatzia ezta bozkatua ere izan, 1822ko Konstituzioa ez bezala.

Portugalgo bigarren Konstituzio hau, 1826koa, hiru denboraldiz egon zen indarrean:

  • 1826ko apirilean sortu zen Konstituzioa; eta 1828ko maiatzera arte, Mikel I.a errege absolutista izendatu zutenera arte, egon zen lehen aldiz indarrean.
  • 1834ko abuztuan, Mikel erregea Portugaletik kanporatu zutenean, monarkia konstituzionala berrezarri zen; eta orduan, 1826ko Konstituzioa berriro ere indarrean jarri zuten. Baina 1836ko irailean, Portugalgo Urriko Iraultza gertatu zen eta, ondorioz, 1822ko Konstituzioa ezarri zuten behin-behinean.
  • 1842ko urtarrilean, Costa Cabralen estatu kolpea gertatu zenetik; eta 1910eko urrian errepublikaren proklamazioa gertatu zenera arte egon zen azken aldiz indarrean.

1826ko Konstituzio hau Portugalen indarrean denbora gehien egon dena izan da, 72 urtez; nahiz eta Artikulu Gehigarrietan izendatutako 4 berrikuspen jasan izan[1][2].

  1. Sardica, José Miguel. (2012). «A Carta Constitucional portuguesa de 1826» Historia constitucional: Revista Electrónica de Historia Constitucional (13): 20–527. ISSN 1576-4729. (Noiz kontsultatua: 2024-06-21).
  2. Ato Adicional de 1852 favoritos. .

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy